Yoga Eskolan
2015tik Kiran Shanti yoga elkarteak, Iparraldeko eta Irungo zenbait eskoletan lan egiten du , eskolaz kanpoko jardueak antolatzen.
Yogaren praktikarekin, haurrek beraien oreka, armonia eta osasunarekin topo egin eta ondorioz jarrera baikorrak adierzten dituzte. Fisikoki, bizkarrezurra zuzendu eta indartu, artikulazioak arindu, nerbio sistema orekatu, arnasa ongi hartzea ikastean odolaren oxigenazioa handitu eta liseriketa, zirkulazio eta endokrino sistemak bizkortzen ditu.
Emozionalki, lasaitasuna, baretasuna, oreka eta ongi egotea ekartzen du.
Mentalki berriz, kontzentrazioa, memoria eta imajinazioa hobetzeaz gain, norberarengan konfidantza eta ziurtasuna bultzatzen ditu.
![]() |